Gaur, urriak 25, eman du jakitera Joxe Joan Gonzalez de Txabarri diputatu nagusiak domina jasoko dutenen izenak. Txabarrik gaineratu du Gipuzkoa aurreratuari aurpegia jartzen diela izendatuek. Alor ezberdinak jorratzen dituzte eta gizartearen kohesioaren eredu dira gaineratu du.
Gipuzkoako Urrezko Domina
Sari hauek 1982a geroztik banatzen dira. Besteak beste, Jose Migel Barandiarán, Donostiako Orfeoia, Eibarko Arma eskola, Euskaltzaindia, Jorge Oteiza eta Eduardo Chillida eskultoreak, Juan María Arzak, Xabier Arzallus edota Karlos Garaikoetxeak jaso dute domina.