Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arratsaldeko 16:30ean argi gabe geratu da Aretxabaleta osoa. Arritxu Oliden alkatearekin izan gara eta 19:00ak aldera argia etorriko dela uste dutela esan digu. Oraindik ez dakite zerk eragin duen. Antza, haizeak zuhaitzen bat bota du eta ondorioz, kalteak eragin ditu.