Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur, egubakoitza, zabalduko dituzte Atxagazte gaztelekuko ateak. Arduradun berria dauka gainera, Arrasateko Txatxilipurdi elkartea.
Ekitaldi apala antolatu dute ikasturtea hasteko, baina gazteak beldur barik hurreratzea gurako lukete.
Egubakoitzean 17:00etatik 20:30era egongo da zabalik, eta merienda eginaz hasiko dute; ondoren mahai-futbol txapelketa jokatuko dute. Zapatuan 17:00etatik 21:00etara hurreratu ahal izango dira gazteak, eta domekan 16:30etik 20:30era. Bi egun horietarako malabarismo ikastaroa antolatu dute.
Gazteek, 12 eta 16 urte artekoek, txandaka jardungo duten hiru hezitzaile izango dituzte lagun gaztelekuan.