Bañu-Etxe S.L. txatartegian sua piztu da

Maider Arregi 2006ko urriaren 5a

Zorionez ez da inor zauritu. 18:00ak aldera hasi da sutea Aretxabaleta Bañu-Etxe S.L. txatartegian. Berehala ke beltz eta usain handia zabaldu da inguruan.

Ustez, hozkailuak deskargatzean hasi da sutea.

Ertzaintzak adierazi digunez ez da produktu toxikorik erre eta ez dago arriskurik. Sutea kontrolpean dute suhiltzaileek. Bertan izan dira suhiltzailen hiru kamioi eta sei bat suhiltzaile. Anbulantzia bat ere badaezpada, bertan izan da.

Orain sutea zerk eragin duen aztertu behar dute eta kalteak zenbateraino izan dira aztertu behar dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak