Beinke-Loramendi dantza ikastaroa

Mirari Altube Arrese 2006ko ira. 29a, 15:06
Beinke-Loramendi dantza berreskuratzeko asmoarekin ikastaroa antolatu du Loramendi Euskara Elkarteak. Urriaren 19an hasiko dute, eta aurrez izena eman behar da.

Abenduaren 15ean Beinke elkartea sortu zutela 20 urte ospatuko dituzte. Beinke da Loramendi EEren arbaso, eta hainbat ekitaldi antolatuko dituzte urteurrenari begira. Hori horrela, dantza berreskuratzea gura dute.

Jose Ramon Vitoria arrasatearrak konposatutako musikarekin Beinke-Loramendi dantza asmatu zuten Loramendi dantza taldeko kideek 1994an –Beinke desagertu eta Loramendi sortu ostean–, eta bi elkarteen bateratzea du ardatz dantzak. San Migel jaietan egin izan dute beti, baina azken hiru urteotan ez da hala izan. Orain berreskuratzea erabaki dute abenduaren 15ean dantzan egiteko. Hala, urriaren 19an hasita ikastaroa egingo dute eguenetan, 19:00etatik 20:00etara, Basabeazpi ikastolan. Debalde izango da eta izena emateko Loramendi EEra deitu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak