Has daitezela San Migel jaiak!

Mirari Altube Arrese 2006ko ira. 28a, 15:05
Bihar, irailak 29, hasi eta domekara bitartean jai giroa izango dugu herrian. Hainbat ikuskizun, XII. azoka biologikoa eta artisau feria, herri bazkaria, herri kirolak eta beste ekitaldi batzuk guztion gozagarri.

Aretxabaletako jai batzordeak antolatutako egitaraua zain dago jaiak hasteko. Hona egitaraua:

Irailak 29, egubakoitza

  • 19:00etan, buruhandiak txistulariekin batera.

  • 19:30ean, Erdi Aroko kondaira antzezlana, Herriko plazan.
  • 22:30ean, Gero Axular dantza taldearen Sasi artean haurren ikuskizuna, Iturrigorri frontoian.

Irailak 30, zapatua

  • 10:00etatik 14:00etara, XII. azoka biologikoa eta artisau feria.

  • 10:30ean, diana txistulariekin.
  • 11:30ean, Leizarra musika eskolako trikitilariak kalean.
  • 12:30ean, txalapartariak.
  • 13:00etan, salda Durana kalean, eta goiz guztian taloak salduko dituzte Duranako txosnan.
  • 13:00etan, Bilboko gaitariak kalean.
  • 13:30ean, kalejira animatua.
  • 14:00etan, herri bazkaria Herriko Plazan. Bertsolariek girotuko dute, eta umeen txokoa, koadrilentzat jolasak... egongo dira.
  • Ondoren, asto lasterketa.
  • 18:00etan, Larrin dantza gaitariekin Durana kalean.
  • 19:00etan, Txatunga Benbe taldearen emanaldia kalean.
  • 22:00etan, Euskdiskoteka Herriko Plazan.

Urriak 1, domeka

  • 13:00etan, herri kirolak plazan.

  • 16:00etan, 14. San Migel mus txapelketa Herriko plazan. Izenematea 15:15etik 15:45era, 20 euro ordainduta.
  • 19:00etan, Mikel deunaren kontzertua: El Caserio, Iturrigorri frontoian. Leizarra musika eskolako musikarien eta Aretxabaleta Abesbatzaren emanaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak