Presoek amnistia, Euskal Herriak askatasuna leloarekin antolatu dute San Migel jaietako herri bazkaria. Hona menua: txuleta entsalada eta patatekin, gazta eta menbrilloa eta kafea eta kopak. Petritegiko kupelak egongo dira, gainera, gura beste sagardo edateko, eta ardoa ere bai. Bazkaria Herriko Plazan izango da, eta bertsolariek girotuko dute Manex Agirre, Jokin Labayen eta Enaitz Alustiza hurreratuko dira eta.
Bazkarirako txartelak erosteko azken eguna gaur da, irailak 27. Orly, Urbaltz eta Gurea tabernetan dituzte 15 eurotan, eta 12 urtetik beherako umeek 6 eurotan.