Aretxabaletar bat atxilotu dute gazte bati labankadak eman dizkiolakoan

Irati Agirreazaldegi 2006ko ira. 25a, 11:00
Bergarako Ertzain etxeko agenteek 23 urteko gizonezko bat atxilotu zuten domeka goizean, hilketa saiakera delitua egotzita. Eztabaida batean, akusatuak gazte bati labankada batzuk eman zizkion eta ospitalera eraman zuten arma zuriz egindako hiru zauriekin.

Gertaerak, domekan goizeko bostak aldera izan ziren Aretxabaletan. Ordu horretan, patruila bat joateko eskatu zuten Mitarte kaletik. Antza, pertsona bat eraso zuten eta bizkarretik odola zerion.

Agenteek arma zuriz egindako erasoa izan duen gizonezkoa ikusi zuten. Hainbat lekukok biktima eta beste pertsona baten arteko eztabaida bat izan zela, eta azkenean borroka egin zutela adierazi zieten. Lekukoen arabera, erasotzaileak biktimari hiru labankada eman zizkion eta korrika alde egin zuen. Zaurituak hiru zauri zituen, bi besoan eta bestea gerri aldean, beraz, Deba Goieneko Ospitalera eraman zuten.

Ordubete geroago, Ertzaintzak erasotzailea (J.M.R., 23 urteko Aretxabaletako bizilaguna) atxilotu zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak