Hamasei jarduera eskaini ditu kirol zerbitzuak, hiru berriak

Mirari Altube Arrese 2006ko ira. 7a, 15:00
Kirol eskaintza zabaltzeko asmoarekin jarduera asko jarriko ditu abian Udaleko kirol zerbitzuak Goiena Sport enpresaren bitartez. Herritarrek etxean jasoko dute guztien berri ematen duen liburuxka, eta astelehenean, irailak 11, hasiko dira abian hainbat jarduera.

Hasi dute ikasturtea kirol etxean, jardueraz gainezka hasi ere. Askok arrakasta handia izan zuten iaz, eta beste batzuk berriak dira. Hona eskainitako jarduerak:

  • Spinning
  • Tonifikazioa: tonu muskularra garatzeko
  • Igeriketa
  • Aquagym
  • Aerobic
  • Batuka: musika, dantza eta ariketa fisikoa nahasten ditu, eta iaz arrakasta handia izan zuen
  • Banakako entrenamendua
  • Bizkarra lantzeko jarduera
  • Hirugarren adinekoentzat gimnasia
  • Mantentze gimnasia
  • Atzegiko gimnasia
  • Multifitness: hainbat jardueren konbinaketa
  • Stretch-pilates: gorputz harmonia berreskuratzeko

Jarduera berriak

Lehendik ezagunak diren kirolekin batera hiru berri sartu dituzte aurtengo eskaintzan: hirugarren adinekoentzat dantza, konbat eta fitball.

  • Hirugarren adinekoentzat dantza: dantzarako daukaten zaletasuna hartu dute kontuan kirol zerbitzuko arduradunek, eta dantzan egiteak dauzkan onurak. Hala, hainbat dantza landuko dituzte: saltsa, merengea, sanba, txatxatxa eta beste batzuk. Ordubeteko bi saio eskainiko dituzte astean, eta goizetan izango dira.
  • Konbat: saio kardiobaskularra da, boxeoaren eta borroka-arteen mugimenduetan oinarrituta dago eta musikaren laguntzaz koreografiak osatzen dituzte lantzeko. Saio bakarra eskainiko dute astean, eguenetan, eta ordubetekoa izango da.
  • Fitball: goi zein behe atalen tonu muskularra garatzen duen jarduera da, eta baloia ezinbestekoa da jarduera honetan. Hain zuzen erlaxazioa, luzaketak eta barne orekaren edukiak lantzen dira baloi handi baten laguntzarekin. Ordu erdiko bi saio egingo dituzte astean.

Masajea eta kirol medikuntza

Aipatutako jarduera horien artean konbinaketak egin daitezke, eta gainera, gura izanez gero tonifikazioa edo bizkarreko saio gehigarriak hartu. Masaje zerbitzua ere eskaintzen dute kirol etxean, eta txanda hartzeko aurrez deitu behar da. Ez da beharrezkoa Aretxabaletako kirol etxeko abonatua izatea masajeak hartzeko baina horiek prezio bereziak dituzte.

Kirol medikuntzak ere hainbat urte daramatza abian, eta azterketak egiteko aukera izango dute kirolari interesatuek: oinarrizko azterketak 43,50 euro balio du, esfortzu frogak dituen azterketa osoak 74,55 euro eta lesioen tratamenduak 55,90 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak