Biatoristen bikario nagusi izendatuko dute Goio Eskibel

Mirari Altube Arrese 2006ko ira. 1a, 13:29
Uztailean hautatu zuten biatoristen bikario nagusi, eta domekan, irailak 3, egingo dio zin karguari Frantziako Vourles herrian. 64 urte ditu Goiok, eta hurrengo sei urteak Erroman pasatuko ditu.

Uztailean hautatu zuten Erroman egindako Biator kongregazioaren kapitulu nagusian, eta domekan izendatuko dute bikario nagusi. Estatu Batuetako Mark Francis da biatoristen jeneral nagusia eta Goio bere albokoa; eurekin batera beste hiru lagunek osatzen dute kontseilu nagusia. 800 biatorista baino gehiago daude munduan hainbat kontinentetan banatuta eta guztien ardura izango du kontseilu nagusiak.

Lakuntzan, Nafarroan, jaio zen Goio, baina txikia zela Eskoriatzara etorri zen bizitzera aita Lete auzokoa zuelako. Gero Aretxabaletara etorri zen familia, eta sarri-sarri izaten dugu gure artean Goio; gaur bertan joan da Frantziara bidean. Gainera, Debagoienari oso lotua egon da beti. Arrasateko parrokiako abesbatzaren zuzendari izan da orain arte, eta orain hamar urte Madrilera joan aurretik Eskoriatzako Gorosarri abesbatzakoa ere izan zen. Arrasateko kabalgatan urtero parte hartu izan du, eta Erromatik ere etorri gurako luke. Azken bi urteak biatoristek Gasteizen duten ikastetxean egin ditu irakasle lanetan, baina aurretik Espainiako arduraduna izan zen zortzi urtean.

Erretiroaren zain zegoenean iritsi zaiola izendapena esan zigun, baina erronka berriak ez dio inolako beldurrik ematen. Datorren astean jakingo du zein ardura izango dituen, lana antolatzen hasiko da eta kontseilu nagusia Erroman.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak