Arantzazura joateko txartelak salgai

Mirari Altube Arrese 2006ko abuztuaren 29a

Irailaren 4an, astelehena, aretxabaletarrak erromes joango dira Arantzazura ohiturari jarraituz. Basotxo erretiratuen elkarteak salgai ditu txartelak autobusean joateko.

Iraileko lehen astelehenean joaten dira aretxabaletarrak Arantzazura. Alkatea eta udalbatzarreko gainerako kideak izaten dira herriaren ordezkari, eta lagun asko joaten da meza entzun eta bazkaltzera. Basotxo erretiratuen elkarteak autobusa antolatu du bazkideentzat. Txartelak Basotxoko lokalean jaso behar dituzte interesatuek abuztuaren 30ean eta irailaren 1ean, 10:30etik 12:30era bitartean. Bazkide bakoitzari lau txartel baino gehiago ez dizkiote emango, eta karneta aurkeztu beharko dute jasotzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak