Entrenamendu saioetan dabil preferenteko futbol taldea

Mirari Altube Arrese 2006ko uzt. 20a, 13:26
Hasita daude entrenatzen preferente mailan jokatzen duten futbol jokalariak. Aldaketak egon dira, eta zazpi jokalari berrirekin osatu du taldea UDAko zuzendaritzak irailaren 10ean hasiko den denboraldirako. Uztailean lanean jardun ostean, abuztuan hartuko dituzte oporrak jokalariek Andraimaxak pasatu arte.

Felix Recio soraluzetarrak jarraituko du preferenteko taldea gidatzen, Aurelio Calzon izango da bigarren entrenatzailea eta Xabi Lasagabaster atezainen arduraduna. Taldeak hainbat aldaketa izango ditu, eta dagoeneko ez dira egongo: Oxel, Armendariz, Hegoi Arrieta, Unamuno, Endika eta Dani Galan atezaina. Euren ordez egongo direnak: gazteen mailan ibili diren Gari Dublan eta Mikel Sanchez, bigarren mailako erregionaleko Ibon Gonzalez, Ekiotz Alustiza soraluzetarra defentsa lanak egiteko, Indautxu taldetik datorren Ruben Leonardo pibota, iaz Mirandesen ibili zen Akaitz Garai aretxabaletarra eta Mikel Mondragon arrasatearra izango da atezaina. Bestalde, Torresi ebakuntza egin zioten ekainean eta sei hilabete beharko ditu osatzeko, eta Jon Iregi ere min hartuta dago.

Enpresa bat kontratatu

Uztailaren 14an egin zuen urteko batzar orokorra UDAK, eta onartu zuen zuzendaritza tekniko lanak egiteko enpresa bat hartzea. "Arazorik handiena entrenatzaileak topatzea da, eta profesionalizaziorantz lehen urratsak emateko hartu dugu erabakia", dio Jokin Antxia presidenteak. Hala, zuzendaritza, entrenatzaile eta kirolari taldearekin egingo du lan enpresa horrek, baita administrazioko gestioak egiten ere. Bestalde hurrengo denboraldi bukaeran, maiatzetik abuztura bitartean Ibarra futbol zelaiko belar artifiziala aldatu egingo dute. Udala egingo da kargu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak