Jose Angel San Miguelen kartelak iragarriko ditu Andramaixak

Mirari Altube Arrese 2006ko uzt. 13a, 12:19
Jose Angel San Miguel aretxabaletarrak irabazi du Andramaixetako kartel lehiaketa. Jaietako pasarteak jaso ditu, eta epaimahaiari gehien gustatu zitzaion.

Andramaixak gero eta hurrago ditugu eta Kultura Saila egitarauko azken kontuak lotzen dabil. Kartela eta esaldiak, dagoeneko aukeratu ditu.

Zazpi kartel jaso zituzten Andramaixak iragartzeko eta biren artean izan zuen zalantza epaimahaiak. Jose Angel San Miguel aretxabaletarrarena aukeratu zuten azkenean.

Esaldi lehiaketara, bestalde, 15 talde aurkeztu ziren. Guztien artean 98 esaldi jaso zituzten Udalean, eta nahikoa lan izan zuten aukeratzen. Egitarauan azalduko den esaldia Basabeazpiko guraso diren Mari taldeak aurkeztu zuen: Busti ezpainak eta astindu mingaina, hemen dagoela giro bikaina. Andramaixak dira alajaina!

Jaietan erabiliko dituzten pegatinak egiteko hiru esaldiak Antonio Carlos Amaral eta Arantzazu Martinezek asmatu dituzte:

  • Andramaixetan zurekin ligau ezkero, ez dut bizitzan ezer hoberik espero
  • Aurtengo beraneorako azken oferta, Andramaixetan 4 egun "pension completa"
  • Jaixetan gustora nabil hementxe, txarri baltza lokatzaretan letxe

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak