Kontseiluaren Euskal Tonbola: Aretxabaletako Anjel Zubillagari egokitu zaio Txinarako bidaia

Usoa Agirre 2006ko uzt. 10a, 13:15
Gurea tabernan erosi zuen Anjelek tonbolako sari nagusia zekarren txartela. Egunero joaten da Anjel Gurea tabernara kafea hartzera eta azken asteotan ia egunero erosi du tonbolako txartelen bat. Bederatzi egun egingo ditu Txinan eta berarekin joateko boluntariorik ez du falta.

Joan den astearen hasieran izan zuen bidaia irabazteko zoria Anjelek. Hala ere, egia esan ez da oroitzen astelehena, martitzena edo eguaztena izan zen. Izan ere, sarri jokatzen du euskal tonbolan eta gainera alabak ere laguntzen dio. "Egunero joaten naiz anaiaren tabernara kafea hartzera eta kafea anaiaren kontura hartzen dudanez, tonbolako txartel bat erosi dut ia egunero azken asteotan."

Kontseiluko finantza buru Iker Gomez de Segurak eman zion Txinarako bidaia. Lau izarretako hoteletan zehar egin beharreko luxuzko ihesaldia izango da; zazpi gau eta bederatzi egun egingo ditu Txinan.

Euskal Tonbola

Euskal Tonbola iaz egin zuten estreinakoz; oraingoa, hortaz, bigarren edizioa da. Kontseilua gustura dago esperientziarekin. Dagoeneko txartel eta sari ugari banatu dituzte; Aretxabaletako Gurea tabernako txartel denak, adibidez, amaitu dira.

Euskal tonbola jokatuz euskara “jokoan ez jartzen” laguntzen dute erosleek. Izan ere, egitasmo horri esker lortutako etekinak euskaran normalizazioan urrats berri eta sendoak ematen jarraitzeko erabiltzen du Kontseiluak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak