Urrezko intsigniak ezarriko dizkie UDAk Errasti aita-semeei

Mirari Altube Arrese 2006ko uzt. 6a, 13:32
Domekan, uztailak 9, ezarriko dizkie Aretxabaleta Kirol elkarteak urrezko intsigniak Juan Mari, Unai eta Ibon Errastiri. Gainera, Debarroko Pilota Txapelketako senior mailako finala jokatuko dute Errasti anaiek.

Hitzordu garrantzitsua dute Errasti anaiek domekan. Batetik, senior mailako finala arrasatearren aurka, eta bestetik, urrezko intsignia jasoko dute UDAren eskutik.

Hamar urtetik gora lanean

Aretxabaleta Kirol Elkarteak jarriko dizkie urrezko intsigniak Errasti aita-semeei. 10 urtetik gora egin dituztelako senior mailan jokatzen jasoko dute Unai eta Ibon Errastik. Juan Mari, aitak, bestalde, 25 urte baino gehiago daramatza UDAko pilota sailean lanean. Hori guztia eskertu gura diete, eta orain arte futboleko preferenteko taldekideekin egindako moduan jokatu: "Pilota taldearekin zorretan geunden eta Debarroko txapelketaren finala aprobetxatuko dugu merezitako omenalditxoa eskaintzeko", dio UDAko presidente den Jokin Antxiak. Pilota taldean lan handia egin duen beste kide bat Joxe San Migel da, azken 17 urteotan pilotarien arduraduna. Andramaixetan, abuztuaren 16an, jarriko diote urrezko intsignia honi.

Gainera, domekan, Debarroko txapelketako senior mailako finala jokatuko dute Errasti anaiek. Zortzigarren finala izango dute, eta arrasatearrei irabaziz gero seigarren txapela eskuratuko lukete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak