Martitzen eta egubakoitzetan zinema, plazan

Mirari Altube Arrese 2006ko eka. 29a, 12:33
Azken urteotan bezalaxe uztailean filmak emango ditu Kultura sailak Herriko Plazan. Martitzen eta egubakoitzetan izango dira, 22:30ean.

Umeentzat eta helduentzat diren filmak tartekatuko dituzte antolatzaileek. Baina Kultura saileko arduradunek argi utzi gura dute eguraldia dela eta film emanaldia bertan behera gera daitekeela. Hona egitaraua:

  • Uztailak 4, martitzena: Brokeback mountain; zuzendaria: Ang Lee.
  • Uztailak 7, egubakoitza: Atzegi elkarteak antolatutako film laburren lehiaketan sariak lortu dituztenak: Bilintx; Portal 12, 5-Izda; La espada de la cobra voladora; eta hirugarren saria jaso zuen Aretxabaletako Aratzek egindako Bidaia baten ametsa.
  • Uztailak 11, martitzena: El reino de los cielos; zuzendaria: Ridley Scott.
  • Uztailak 14, egubakoitza: Oliver Twist; zuzendaria: Roman Polanski. Euskaraz izango da.
  • Uztailak 18, martitzena: El jardinero fiel; zuzendaria: Fernando Meirelles.
  • Uztailak, 21, egubakoitza: Las crónicas de Narnia; zuzendaria: Andrew Adamson.
  • Uztailak 25, martitzena: Memorias de una Geisa; zuzendaria: Rob Marshall.
  • Uztailak 28, egubakoitza: Madagascar, marrazki bizidunak.

Debagoieneko zinemagileen film laburrak

Loramendi Euskara Elkarteak Debagoieneko zinemagileek egindako film laburrak eskainiko ditu uztailaren 5ean, eguaztena. Bost film labur emango dituzte Herriko Plazan, 22:30ean hasita, eta zinemagile horietako batzuk bertan izatea gura dute antolatzaileek filmaren gaineko kontuen berri emateko ikusleei.

Bestalde, uztailaren 19an, eguaztena, Aupa Etxebeste filma botako dute Herriko Plazan, 22:30ean. Ekainean eman behar zuten baina eguraldi txarraren erruz atzeratu beharrean izan ziren antolatzaileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak