San Juan bezperako ekitaldiak gertu

Mirari Altube Arrese 2006ko eka. 22a, 13:36
Kultura sailak urteroko egitaraua antolatu du San Juan bezpera ospatzeko. Dantzak, sua eta erromeri giroa izango ditugu herrian, eta tantaia altxatzen ere saiatuko dira datorren urteko Santa Ageda mutilak.

San Juan bezperak edo udako solstizioaren etorrerak garai bateko usadioak dakartza, eta Aretxabaletan ere guztiak betetzen saiatuko dira. Hona egitaraua:

  • 18:30ean Loramendi dantza taldeak eta Leizarra musika eskolako kideek emanaldia eskainiko dute Herriko Plazan.
  • Bukatutakoan, buruhandiak aterako dira txistularien laguntzarekin.
  • 21:00etan, dantzaldia hasiko da erromeria giroko J&K taldearekin.
  • 22:20ean, San Juanetako zortzikoa egingo dute dantzan Loramendiko dantzariek.
  • 22:30ean, sua piztuko dute, eta plazan pilatutako abar eta kartoiak erre bitartean San Juani gorazarre egingo diote Aretxabaleta Abesbatzako kideek herritarrekin batera.
  • Sua itzaltzen doan heinean dantzaldiak jarraituko du J&K taldearen laguntzarekin.

Tantaia gora

Ohitura da San Juan bezperan tantaia jasotzea Herriko Plazan, eta aurten, 1988an jaiotako mutilak ibiliko dira lan horretan. Goizean zuhaitz egokiaren bila joatea da ohitura, eta arratsalderako plaza ingurura ekarri ohi dute. Gauerdia bitartean saiatuko dira tantaia altxatzen eta ondoren, gazta eta ardoa eskaini izan diete ikustera hurreratutakoei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak