Iparraldeko sarrerak urte batzuk barru jasango dituen aldaketei erantzun gura diete biribilgunearekin. Batetik, kanposantura eta CVL lantegira doan bidegurutzea dago Santutxuko ermita parean, eta bestetik, tranbia pasatuko da bertatik. Horrez gain, beste industria-gune bat ere aurreikusita dago arau subsidiarioetan; hortaz, biribilguneak autoen joan-etorriak erraztuko ditu.