IV. mendi martxa ekainaren 18an

Mirari Altube Arrese 2006ko eka. 16a, 14:44
IV. mendi martxa antolatu du Murrukixo Mendizale Elkarteak domekarako, ekainak 18. Copreci lantegiko aparkalekutik aterako dira mendizaleak 07:30ean, eta 28 kilometroko ibilbidea egindakoan Herriko Plazan bukatuko dute. Izena egunean bertan eman daiteke.

Ibilbideak aldaketa gutxi izan ditu 2000. urtean lehenengo aldiz egin zutenetik. Hona irteerako punturik garrantzitsuenak: Aretxabaleta- Urkulu- Ugastegi- Degurixa- Alabita- Kurtzebarri- Mendiola- Aretxabaleta. Bi gunetan hamarretakoak eskainiko dituzte: Ugastegiko Santi Kurtz ermitan eta Alabitako Leixargarateko aterpetxean. Antolatzaileen esanetan mendi ibilaldia ez da batere gogorra, eta mendian apur bat ibiltzen den edozeinek egin dezake. Dena dela, edozer gertatuta ere, erizainak egongo dira han eta hemen.

Batzuek takarraran egingo dute ibilbidea baina ez da antolatzaileen helburua hortaz, gutxienez 5 ordu eta erdi egitea eskatzen dute, eta gehienez 8 ordu. Bukatutako guztiei diplomak emango dizkiete eta partehartzaileen artean mendira joateko materiala zozketatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak