Andramaixak iragartzeko kartel eta esaldi lehiaketak zabalik

Mirari Altube Arrese 2006ko eka. 12a, 13:15
Andramaixak gero eta hurrago ditugula eta lanean hasita daude Udala eta jai batzordea. Andramaixak iragarriko dituen kartel lehiaketa eta jaietan ahoz aho ibiliko ditugun esaldiak gura dituzte. Bata zein bestea aurkezteko azken eguna ekainaren 30a da.

Kartelak zein esaldiak udaletxera edo kultur etxera (Iralabarri plaza, 13) eraman behar dira, eta azken eguna ekainaren 30a izango da. Epaimahaia Kultura batzordeak eta hainbat herritarrek osatuko dute, eta erabakia uztailaren 7an jakinaraziko dute.

Kartel lehiaketa

Edozeinek ekar dezake kartela lehiaketara, eta gura bezala egin daiteke. Hori bai, bi baldintza bete behar ditu:

  • Kartelaren neurria 50x70 zentimetrokoa izatea, edo disketean ekarriz gero DINA 3.
  • Ondoko testua izan beharko du:

Andramaixak 2006

Abuztuaren 14a, 15a, 16a eta 17a

Aretxabaleta

Kartelarekin batera egilearen datuak aurkeztu behar dira kartazal itxi batean.

Irabazleak 300 euro jasoko ditu eta egoki ikusten bada kartel guztiekin erakusketa antolatuko dute.

Esaldi lehiaketa

Andramaixetako egitarauan zein pegatinetan agertuko diren esaldiak gura dituzte: jaiak ondo pasatzeko animatuz, ligatzeko leloak… 13 urtetik gorako aretxabaletarrek har dezakete parte, baita taldeka ere. Gura beste esaldi aurkez ditzakete, eta datuen txartela kartazal itxian utzi behar da.

Sariei dagokienean, egitarauan erabiliko den esaldia asmatu duenarendako 120 euro izango dira, eta pegatinak egiteko erabiliko direnak asmatu dituen pertsona edo talde bakoitzari 60 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak