Etxean dira Alberto Iñurrategi eta Eneka Guenetxea mendizaleak

Usoa Agirre 2006ko mai. 26a, 13:38

Maiatzaren 11n iritsi ziren Shivlingeko (6.543 m) gailurrera Alberto Iñurrategi eta Eneka Guenetxea mendizaleak, Jon Belokirekin batera. Austriarren bidetik egin nahi zuten igoera, baina bidea gaizki zegoela-eta, bide normaletik egin behar izan zuten, hegoaldetik. Aste honetan iritsi dira Aretxabaletara.

Igoera zaila

Igoera zaila

Oso eguraldi ona izan dute igoeran, baina austriarren bidea oso gaizki aurkitu dute eta bide normaletik egin behar izan dute igoera. Hala ere, esan dute kostata igo dutela mendia. "Udazkeneko erreferentziak genituen eta uste genuen udaberrian ere antzera egongo zela mendia; baina, ez da hala izan eta kostata igo dugu" esan digu Iñurrategik.

Mendi alpinoa

Mendi oso alpinoa da Sivling eta igoerakoak 2.000 metro besterik ez direla esan du Iñurrategik. "Mendia oso ederra da. Edozein lekutatik jota ere pareta oso ederrak ditu. Izotz eskalada eta haitzeko eskalada eskaintzen du."

Abuztuan Everestera

Orain etxean dira mendizaleak baina hurrengo irteera prestatzen hasiko dira aurki. Abuztuan Everesteko Hornbein korridoretik igotzeko asmoa dute Iñurrategik, Belokik eta Juan Vallejok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak