Horrela diote deitzaileek: Bailarako ehun patinzale baino gehiago elkartzea da asmoa. Patinzale horien artean izango dira TAFYDeko eta HUHEZIko kirol hezkuntzako ikasleak. Xabin Arriola antolatzaileak, ikastolako irakasleak, 125 elkartu baietz egin du apustu. Ea errekorra haustea lortzen duten.
Errekor pertsonala 100 lagunetan ezarri dute, baina gehiago batu gurako lituzkete. Urtero egiteko asmoa dutela ere gaineratu dute. Errekorra urtero-urtero hautsi? ikusi egin behar. Guinness liburuan sartzeko ideia ere ez dute baztertu.