Aretxabaletaren gaineko artikulu zabala Argia astekarian

iban arantzabal 2006ko mai. 25a, 12:05
Kurtzebarri eta Urkuluren magalean" titulatu dute lau orrialdeko artikulua. Aipatzen da nola 1331tik bakarrik egin duen bidea Aretxabaletak. Artikuluan, "ke artetik ihesi, Aretxabaletaren bihotzari, artari eta arkitekturari erreparatu" diote.

Urkuluko urtegiari bira eman edo Kurtzebarri mendira igotzea da proposatzen dutena Ainhoa Lendinez kazetariak. Esaten dituenen artean:

  • Elgea eta Aizkorriko mendietako kaliza besterik ez dira grisak Aretxabaletan. Gainerakoan, berdea da nagusi.
  • Kurtzebarri 1.146 metro. Bertan megalito multzo ikusgarria dago. Hareazko lurrean, Asuntzeta eta Puntiagako tumuluak daude. Handia benetan.
  • Herrian ikustekoak: Udaletxea, parrokia eta hiru jauregi: Arratabe, Otalora eta Arkarazo.
  • Aretxabaletari buruzko idatzizko lehen aipamena X. mendekoa da, Arrasate, Gatzaga eta Eskoriatzarekin, Lintz Bailarako Mankomunitateko kide zenekoa. Oñatiko kondea ere badute aipagai.
  • Hirigunetik at, mendiko auzoetan da bizia. Bederatzi auzo daude: Aozaratza, Oro auzo, Larriño, Isurieta, Goroeta, Galartza, Apotzaga Etxeberri, Arkarazo eta Areantza.
  • Aipatzen dira Otalorako dorretxea, Ikasbide Kooperatiba Ikasketa Gunea, Galartzako dorretxea, Burdin Aroko aztarnak.

Argiako paperezko edizioan irakurri dugu artikulua. Sarean ez dute jarri, oraindik, behintzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak