Atzo hasi eta zapatura bitartean Euskararen Astea

Mirari Altube Arrese 2006ko mai. 15a, 13:39

Iaz bezalaxe aurten ere Eitteko prest! leloa izango du Loramendi Euskara Elkarteak antolatutako Euskararen Asteak. Maiatzaren 15ean hasi, astelehena, eta zapatura bitartean gura beste ekitaldi izango ditugu herrian.

Hona asterako antolatutako egitaraua:

  • Maiatzak 16, martitzena, 19:00etan: Berbaldia egingo dute eskola bidez euskalduntzeko eskubidearen inguruan. Euskal Herrian Euskaraz eta Euskal Herriak Bere Eskola taldeetako kideak -hurreratuko dira udaletxe zaharrera.
  • Maiatzak 17, eguaztena, 19:00etan: Laster master: Inkomunikazio ikastaro azkarra antzerki umoretsua eskainiko dute Asisko Urmenetak, Antton Olariagak eta Kike Amonarrizek.
  • Maitzak 19, egubakoitza: Dantza garaikide erakustaldia Mitarte kalean 19:00etan, eta 22:00etan Elgoibarko Arima Beltza taldearen kontzertua Ezkutu tabernan.

Maiatzaren 20an, Euskararen Eguna

Euskararen Asteko egunik garrantzitsuena. Hona egitaraua:

  • 11:00etan, Leizarra musika eskolako trikitilariekin kalejira.
  • 11:30ean, haurrentzako tailerrak: Musu margoketa, murala margotzeko aukera…
  • 11:45ean, txalaparta.
  • 13:00etan, inguruko baserrietako eta Doneztebeko Gazta dastaketa. Aurten ere txotx egiteko aukera izango da!
  • 13:00etan, bertso saioa Unai Iturriaga eta Sebastian Lizasoren eskutik. Gai jartzailea: Amaia Agiriano, Leintz bertso eskolako gaztetxoen laguntzarekin.
  • 14:30ean, herri bazkaria. Herriko gastronomi elkarteek (Uratz-Alde, Urbaltz, Muru-Alde eta Batzokiak) prestatutako baba jana. Bazkarirako txartelak salgai daude Loramendin, eta Gurea, Urbaltz eta Orly tabernetan. 15 euro ordaindu beharko dituzte langileek eta 12 langabe eta ikasleek; egunean bertan 18 euro balioko dute.
  • Bazkal ostean, Knik antzerki talde aretxabaletarrak eskainitako antzezlana.
  • Aretxabaleta-Doneztebe desafioa, Herriko Plazan.
  • 17:00etan, Korri Xalto eta Brinko pailazoak.
  • 19:30ean, Larrin dantza Durana kalean.
  • 20:00etan Euskal Herriak bere eskola lelopean, kalejira, EHE eta EHBEren eskutik.

Eta egun guztian hainbat erakusketa:

  • Udaletxe zaharrean: Eskulanak eta bainikak (Tril emakume taldeak antolatutako ikastaroetan eginiko lanak) eta Okila (Taila)
  • Murrukixoko lokalean: Hiruatxen denda (bidezko merkataritza).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak