Shivlingeko gailurra egin dute Iñurrategi, Beloki eta Guenetxeak

Usoa Agirre 2006ko maiatzaren 15a

Ostegunean, hilak 11, iritsi ziren Shivlingeko (6.543 m) gailurrera hiru mendizaleak, mendiaren mendebaldeko ertzari jarraituta. Igoera gogorra izan dute: "Hotz ikaragarria pasatu dugu goizeko lehen orduetan, eta bidea oso teknikoa iruditu zaigu, oso zaila eta konpromiso handikoa. Asko sufritu dugu". Horiek izan ziren Iñurrategiren hitzak.

Mendizaleak Kanpaleku Nagusian daude dagoeneko, aurreko egunetan igoeran galdutako indarrak osatzen.

Informazio gehiago duzue BBKko kronika hauetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak