Otala Zelaiko XXVIII. Kross Herrikoia domekan egingo da

Maider Arregi 2006ko mai. 12a, 11:19

Nahi duen edonork har dezake parte Otala Zelaiko XXVIII. Kross Herrikoian.

Araudia

Araudia

  • Honako sailkapen hau izango da gizonezko nahiz emakumezkoetan: Juniorrak Seniorrak Beteranoak

  • Korrikalari guztiek buelta bakarra emango diote Urkuluko urtegiari. Ibilbideak 8.410 m. izango ditu.
  • Antolatzaileek izendatzen dituzten ibilgailuek bakarrik izango dute lasterketa jarraitzeko aukera.
  • Korrikalariek, beraien zenbakia, bularrean eta agerian eraman beharko dute. Baldintza hau bete ezean, kontrola igaro eta lasterketaz kanpo gelditzeko arriskua dute.
  • Dorsalen banaketa lasterketari hasiera ematen zaion leku berean izango da 9:30etik 10:30era.
  • Kronometrazioa Gipuzkoako Atletismo Federazioko epaileek egingo dute.
  • Antolatzaileek ez dituzte bere gain hartzen korrikalari zein ikuslegoei gerta dakizkiekeen kalteak, lasterketarekin zerikusirik ez duten kalteak hain zuzen ere.

Egitaraua

  • 10:00: Benjaminak (97-96) 600 m

  • 10:10: Alebinak (95-94) 800 m
  • 10:20: Infantilak (93-92) 1.000 m
  • 10:30: Kadeteak (91-90) 2.000 m
  • 11:00: Juniorrak (87-89) 8.410 m
  • 11:00: Seniorrak (86-67) 8.410 m
  • 11:00: Beteranoak (Araudia

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak