Parte hartzeko oinarriak
- Talde bakoitzean gehienez 3 pertsonak parte hartu ahal izango du, talde bakoitzean 18 urtetik gorako partaide bat izango da gutxienez
- Talde bakoitzak 8 lagunentzako paella prestatuko du.
- Antolatzaileek honako osagai hauek jarriko dituzte: berakatza, olioa, kolorantea, gatza, tipula eta arroza.
- Antolatzaileek honako hauek emango dituzte:
- Sua
- paella egiteko ontzia
- Prestatutako paella eguerdiko 14:00an aurkeztu beharko da, eta 12:30etik aurrera hasi ahal izango dira partehartzaileak lanean.
- Epaimahaia gastronomian adituak diren pertsonek osatuko dute.
Sariak A eta B taldekoentzat
1. saria: 100 euro
2. saria: 70 euro
3. saria: 50 euro
Informazio gehiago: kultura etxean, 943 71 10 27 telefono zenbakian.