Hemeretzi ideia kirol etxea berritzeko

Mirari Altube Arrese 2006ko mai. 8a, 10:45
Apirilaren bukaeran amaitu zen kirol etxea berritzeko ideiak aurkezteko epea. 19 lan jaso dituzte udaletxean, eta martitzenean zabaldu zituzten lehen begirada botatzeko.

Askotariko proposamenak

Askotariko proposamenak

Epaimahaiko burua Arritxu Oliden alkatea da eta berarekin egongo dira Jose Mari Segovia Hirigintza teknikaria, Asier Muxika Kirol teknikaria, Mikel Uribetxebarria Kirol zinegotzia eta Xabier Mendizabal Udal idazkaria. "Proposamen oso ezberdinak jaso ditugu eta benetan lan handia egin dute", dio Arritxu Oliden alkateak.

Orain banan-banan aztertu beharko dituzte ideia guztiak, eta maiatzaren 17an elkartuko dira lanean hasteko. Hiru hilabeteko epea izango dute aukeraketa egiteko. Irabazleak proiektua egitea izango du sari: "Proiektua egiteko asmoa badugu, orain kirol etxea egitea zailagoa izango da, aurrekontu handia izango duelako", argitu du Oliden alkateak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak