Itzuli da azoka Gernika plazara, ia zazpi urteren ondoren

A.G. 2006ko apirilaren 24a

Astelehen goizetan Belorrieta auzoan egiten den azoka lekuz aldatu du Udalak: joan den astelehenetik aurrera, Gernika plazan egingo dute eta han aurkituko ditugu ohiko postuak.

Zazpi urte inguru egin ditu azokak Belorrieta auzoan, Errekabarren eta Loramendi kaleak elkartzen dituen errepidean, hain justu. Orain, baina, aldatzea erabaki du Udalak, errepide hori ixteak eragiten dituen zirkulazio arazoak gero eta handiagoak direlako. Bestalde, ordutegi zabalagoa ere izango du azokak: 09.00etatik 14:00etara, hain zuzen.

Hori guztia kontuan izanda, Udalak jakinarazten die herritarrei libre laga beharko dutela Gernika plaza ondoko aparkaleku txikia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak