Enplegu Zentroa aurkeztuko dute bihar

Maider Arregi 2006ko apirilaren 10a

Aretxabaletako Lanbide-Heziketako Institutuan, Lanbide, Euskal Orientazio Zerbitzuko Enplegu Zentroa jarri dute. Bihar, apirilak 11, aurkeztuko dute instalazioa 11:00etan.

Zerbitzu honen helburua, lana bilatzen ari diren pertsonei prozesu horretan aholku ematea eta laguntzea da. Orientatzaile bat egongo da bertara aholku eske doazen pertsonei laguntzeko. Enplegu Zentroan, ordenagailuak, Interneterako konexioa, egunkariak, edota aldizkari espezializatuak daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak