Akordeoi orkestrak diskoa grabatuko du maiatzean

Asier Alkorta 2006ko mar. 30a, 20:12
Grabatuko duten aurrenekoa diskoa da eta 14 urteko ibilbidea laburbildu gura dute, hala. Oraindik ez dakite grabazioa zehazki non egingo duten, baina maiatzeko zubian egingo dutela argi dute. Orkestrako kideak entsegutan dabiltza buru-belarri.

Aretxabaletako Akordeoi Orkestrak urtero izaten du bidaiaren bat edota erronka bereziren bat esku artean. Aurten bidaiarik ez, baina lehen diskoa grabatuko dute Nafarroako TX enpresarekin. Ordubete pasatxoko iraupena duen lana egin gura dute, estilo guztietako kantuak bilduz.

Zuzeneko kontzertua, baina publiko barik

Maiatzeko zubian egingo dute diskoaren grabaketa inguruko antzokiren batean. Elgetako Espaloia Kafe Antzokia leku egokia izan daitekeela uste dute, akustika ona duelako. Elgetan ez bada Arrasateko Amaian grabatuko dituzte zuzeneko emanaldiak apirilak 29 eta 30ean eta maiatzaren lehenean. Kontzertuak ateak itxita egingo dituzte.

Errepertorio zabala

Estilo askotako kantuak grabatu nahi dituzte, entzuleen gustukoak izan daitezen. Besteak beste Tomas Arangüesen El triptico vasco, Astor Piazzolaren Violetango edota Gustav Holst-en Marte grabatuko dituzte.

Aberasteko esperantzarik ez

Behin diskoa grabatutakoan salgai jarriko dute, baina Orkestraren helburua ez da aberastea. Hala ere, uste dute diskoa grabatzeak euren izena ezagutzera ematen lagunduko duela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak