Xavier Espinet katalanaren erakusketa

Mirari Altube Arrese 2006ko martxoaren 30a

Erakusketa antolatu du Kultura sailak apirilaren 1ean hasi eta 11ra bitartean. Xavier Espinet katalanaren koadro eta eskulturak egongo dira ikusgai Iralabarri plazako kultur etxean egunero, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Bihar, zapatua, egingo dute inauguratze ekitaldia, 19:00etan, eta Espinet bera hurreratuko da eskulturak aurkeztera.

Egurrarekin egindako 20 eskultura jarriko ditu ikusgai Espinetek, eta horiekin batera 15 koadro ekarri ditu: "Ezohiko koadroak dira are, egur eta akrilikoekin egindakoak, hau da, bolumendunak" dio Espinetek. Memòria Matèrica izena jarri dio katalanak bere lanari eta haren zati bat izango da Aretxabaletara dakarrena. Materiaren gainean eskuak ezartzerakoan sortutako gozamenak eragindako lana dela dio, espazio berriak bilatzera bideratutako lana. Era berean, oroimenaren gainekoa ere bada, "hutsa osatzen duen materian sortzen delako gure oroimena". Xavier Espinet Bartzelonakoa da, eta aretxabaletar batekin dago ezkonduta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak