Batasunaren proposamen politikoaren aurkezpena

MA-2 2006ko mar. 29a, 10:20
Berbaldia antolatu du Aretxabaletako Batasunak apirilaren 6rako, eguena. Orain herria, orain bakea proposamen politikoaren berri eman gura dute, eta Kurtzebarri eskolan izango da ekitaldia, 19:00etan.

Gatazka gainditzeko gakoak

Gatazka gainditzeko gakoak

Momentu politiko garrantzitsua bizi dugula uste du Aretxabaletako Batasunak, eta lehentasuna gatazkaren konponbideak duela. Hori horrela, Orain herria, orain bakea proposamenean murgilduta dabil azken hilabeteotan. Gatazka gainditzeko bi gako nagusi daudela iritzi diote: autodeterminazioa eta lurraldetasuna.

Horiek bultzatu eta aurrera eramateko bi hitzarmenetan oinarritutako prozesuak abiarazi behar direla uste du: batetik, Euskal Herriko eragileen arteko hitzarmena, eta bestetik, ETAren eta Espainiako eta Frantziako estatuen artekoa.

Hori guztia eta gehiago argituko du apirilaren 6an berbaldia egingo duen mahai nazionaleko kideak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak