'Bizitza bera' emanaldia Joxe Mari Anduaga kantariaren eskutik

Mirari Altube Arrese 2006ko mar. 20a, 12:36

Bizitza bera izeneko kontzertua eskainiko du Joxe Mari Anduaga kantari oñatiarrak eguaztenean, martxoak 22, kultura etxeko bideo gelan, 18:30ean.

Joxe Mari Anduagak emanaldia eskainiko die aretxabaletarrei eguaztenean. Abestu eta gitarra akustikoa jotzen ditu Joxe Marik, baina beste hiru kidek egingo diote lagun Bizitza bera emanaldian: Juanjo Uncilla, hau ere oñatiarra eta gitarra eta baxua jotzen dituena, Itziar Lertxundi txeloarekin jarduten duena eta Igor Sala perkusioaren eta akordeoiaren arduraduna.

Musikaren alorrean lan asko egindakoa da kantari oñatiarra: Oñatiko musika eskolako gitarra arloaren sortzailea, Oñatiko abesbatzako kide ohia, Madina laukoteko kide ohia, eta Alai taldeko abeslari eta gitarra-jolea izan zen. Azken aldian bakarlari gisa dabil eta 2003an lehen diskoa grabatu zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak