Galdosek azken egunean, zapatuan, egin zuen ibilbiderik onena (70 kolpe, -2). Bezperan 72 egin zituen eta eguenean 75 kolpe.
Ivo Giner izan zen garailea, eta izen handiko jokalariek hartu zuten parte, tartean Santiago Lunak (2.a) eta Miguel Angel Jimenezek (5.a). Irabazleak zazpi kolperen aldea atera zion Galdosi. Jokalari aretxabaletarra pozik itzuli da Sevillan lortutako emaitzarekin.