Olinpiadak eta sagardotegira irteera

Mirari Altube Arrese 2006ko martxoaren 15a

Kirol etxeko jardueren ardura duen Goiena Sport taldeak olinpiadak eta sagardotegira irteera antolatu ditu apirilaren 1erako. Izena kirol etxeko harreran eman behar da, eta azken eguna martxoaren 23a da.

Kirol etxeko edozein jardueretan dabiltzan kirolariek zein interesa duten herritarrek eman dezakete izena. Badminton, hockey eta herri kirolak egingo dituzte apirilaren 1ean, 10:00etan hasita, kirol etxean. Bixen Calzon arduradunaren esanetan helburua da ondo pasatzea, inor ez delako aparteko kirolaria aipatutako kiroletan.

Goiza kirola egiten pasatu ondoren, Hernaniko Sarasola sagardotegira joango dira bazkaltzera. Hona menua: txorizoa eta odolostea, bakailao tortilla, bakailaoa piperrekin, txuleta eta gazta eta intxaurrak; guztia sagardo goxoak bustita. 50 euro balio du irteerak eta izena ematerakoan ordaindu behar da kirol etxeko harreran, hau da, martxoaren 23rako. Sagardotegira joan gura ez duenak olinpiadetan parte hartzeko aukera izango du. Horiek 5 euro ordaindu beharko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak