Literatura astea Kurtzebarri eskolan

Usoa Agirre 2006ko martxoaren 16a

Aurten ere literatura astea antolatu dute Kurtzebarri eskolan. Martxoaren 20tik 23ra bitartean literaturarekin lotutako zenbait ekintza egingo dituzte eskolako ikasle, irakasle eta gurasoek.

Egingo dituzten ekintzen artean hauek azpimarratu dituzte:

Martxoak 20, astelehena: Maite Franko ipuin kontalariaren saioa. Haur Hezkuntzako ikasleei zuzenduta.

Martxoak 23, osteguna:

  • Patxi Zubizarreta idazlearen solasaldia, 1. eta 3. ziklokoekin.
  • Kurtzebarri eskolako XVI. Irakur Maratoia.

Aste guztian umeek egindako lanen erakusketa egongo da ikusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak