Aretxabaletako Ezker Abertzaleak greba eguneko gertakarien balorazioa egin du

Maider Arregi 2006ko mar. 10a, 17:58
Aretxabaletako Ezker Abertzaleak prentsaurrekoa egin du gaur, martxoak 10. Prentsaurrekoan greba eta mobilizazioaren gaineko balorazioa egin dute. Gertatutako istiluaren gainean ere hitz egin dute.

Hemen bidalitako prentsa oharra:

Hemen bidalitako prentsa oharra:

"Atzo goizean greba eta mobilizazio egunari lotuta, 100 pertsona inguru bildu ginen herriko plazan goizeko 12tan. Ikuspegi eta adin ezberdinetako herritarrak ginen, lasaitasun osoz elkartutako haur, gazte eta helduak. Lantegietatik irtendako langileak, hainbat irakasle, ikasleak, herritarraK... Dispertsioaren aurka eta konponbidearen alde agertzea zen guztion asmoa eta horretan ari ginen. Baina 12:20an ertzainak agertu ziren eta hor apurtu zen ordurarteko lasaitasuna. Pankartan zegoen kide bat identifikatzen saiatu ziren eta lasai geundela eta ez genuela kalterik eragiten adierazi genien. Baina ez zitzaien inporta izan herritarren erantzuna eta pankartako kidea atxilotzen hasi ziren. Horren aurrean jendeak protesta egin zuen eta ertzainek gomazko pelotekin erasotu gintuzten. Hitzegiten saiatzea baino errazagoa izan zen beraientzat jendea indarrez beldurtzea. Luzatutako hitz bakarrak ere, jarrera harroa eta erasokorra erakutsi zuten, esaterako gazte bati ondorengoa esan zioten:

  • Alejate, alejate que no te quiero ver la cara. Alejate que tengo unas ganas de rompertela que no veas.

Bestalde, Kurtzebarri eskolako haurrak ere eskolatik ezin irtenda egon behar izan zuten herriko plazan gertatzen ari zenak arriskuan jartzen baitzituen.

Ez dugu ulertzen zergatik agertzen duten jarrera hori. Zergatik etorri ziren modu horretan konponbidearen alde agertu ginenon kontra. Jarrera hori salatu nahi dugu eta gertatutakoaren arduradunei eskatzen diegu jarreraz alda dezatela, konponbidearen alde egiteko hitzetatik haratago ekintzen bidez erakutsi dezatela.

Aipatu baita adierazteko eskubidea ere ukatu zaigula atzo goizean plazan bildu ginenoi.

Bukatzeko, guzti honek erantzule zuzena daukala adierazi nahi dugu, hain zuzen ere:

PNV alderdia. Alderdi hau baita Ertzaintzaren erantzule zuzena."

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak