"Gogo handiarekin"
Lehenengo batzar horretan, egitarauaren inguruko ideia batzuk mahairatu zituzten. Finkatuta dagoena da Doneztebeko lagunak noiz etorriko diren: apirilaren 28ko gauean etorriko dira Aretxabaletara, eta 30ean joango dira. Geroago, Aretxabaletako taldea Doneztebera joango da. Burrunba izeneko elkartean batzen dira doneztebear horiek. Herrian euskararen inguruan lan egiten dutenen elkartea da. 20-40 urte bitarteko jendea etorriko da bisitan. Loramendikoek egin zuten nafarrekin lehenengo harremana, eta "Aretxabaletara etortzeko gogo handiarekin daude", diote Loramendiko arduradunek.