Antzerki ikastaroa egingo dute martxoan

Mirari Altube Arrese 2006ko ots. 23a, 13:26
Trilkimailu antzerki taldeko Beñat Zamalloak emango du ikastaroa martxoko egubakoitzetan, eta 16 urtetik gorakoek eman dezakete izena. Ikastarora datozenek maiatzean, Euskararen Egunean, egingo duten antzezlanean parte hartu ahal izango dute.

Orain urte batzuk antzerkiaren gaineko ikastaroa egin ostean sortu zuten Trilkimailu taldea herriko hainbat gaztek, eta orain eurak izango dira Loramendi Euskara Elkarteak antolatutako ikastaroa emango dutenak.

Beñat Zamalloak ikastaro guztiz praktikoa gertatu du. "Antzerkiarekin lotutako jolasak eta ariketak egingo ditugu" dio Beñatek. Ez hori bakarrik, beste asmo batzuk ere baditu: "Badaukat antzerkigile ezagunek idatzitako gidoiak ikusi eta lantzeko asmoa ere". Hainbat adinetako jendea elkartzea oso interesgarria litzatekeela gaineratu du. Ikastarorako deia 16 urtetik gorako guztiei egin die Loramendi EEk. Martxoko egubakoitz guztietan emango ditu eskolak Beñatek, 18:00etatik 20:00etara bitartean, udaletxe zaharrean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak