Urkuluko lanen amaiera ekitaldia egin dute

Goiena 2006ko ots. 17a, 17:46
Urkuluko txukuntzeko eta egokitzeko lanak ia amaitu dituztela eta ekitaldia egin dute gaur, otsailak 17, urtegian. Aretxabaletako udal ordezkariekin batera, Foru Aldundiko Diputatu nagusia eta lurralde antolamendurako diputatua izan dira besteak beste ekitaldian.

Azken hilabeteetan Urkulu urtegiaren inguruan egindako lan guztia gainbegiratzen izan dira. Txukunketa amaitu gabe egon arren, nolabaiteko inaugurazio ekitaldia egin dute Joxe Joan Gonzalez de Txabarri diputatu nagusiak, Koldo Azkoitia lurralde antolamendurako diputatuak eta Arritxu Oliden Aretxabaletako alkateak.

Urkuluko lanak

Lurralde antolamendurako diputatuak eman du hain justu Urkulun egindakoaren berri. Bidea asfaltatu, bide-gorria margotu, arekak garbitu eta landare berriak landatu. Emaitza, berriz, begi bistakoa dela esan du. Urtegi ingurua berreskuratzeko aurrekontua 627 mila euro ingurukoa izan da. Eta guztia Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatu du.

Bertan, bi aparkaleku egin dira 120 ibilgailurentzat. Gainera, 7 kilometroko zirkuitua prestatu da txirrindulari eta oinezkoentzat; baita kirol gunea eta hiri altzari berriak jarri ere.

Pozik egindako lanarekin

Arritxu Oliden alkateak, bere aldetik, lanak egin ahal izateko Foru Aldundiarekin izan duten lankidetza eskertu du. Eta Urkuluko ordenamendua egitea zaila den arren, egindako zaharberritzeek nolabaiteko arauak ezartzeko ere balio izan duela gaineratu du.

Diputatu nagusiak, bestalde, Urkulura joateko jasotako gonbidapena eskertuz, horrelako landa guneak zaintzeko diputazioak egiten duen ahalegina azpimarratu du. Azken batean, esan du, Debagoiendarren bizi-kalitatea hobetzeko egindako inbertsioa dela. Gonzalez de Txabarrik, fabriken eta aisialdirako guneen oreka mantendu gura du diputaziotik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak