Ikastaroa datorren asteburuan, hilak 18 eta 19, emango dute: zapatuan, 18:00etatik 20:00etara bitartean izango da saioa, eta domekan, berriz, 17:30etik 19:30era bitartean. Batik bat, 12tik 17ra urte bitarteko gazteei dago zuzenduta.
Antolatzaileek gomendatzen dute aldez aurretik izena ematea, baina parte hartu gura duenak gaztelekura joan besterik ez du.