Gero eta hurrago ditugu Aratusteak, eta Kultura Saiala zein koadrilak aspaldi daude hasita gertatzen. Aurten, herri bazkaria egingo dute kirol etxean, koadrilen esanetan hutsune handia zegoelako eguerdi partean. Udalak, baina, baldintza bat jarri du: 100 lagun elkartzea. Otsailaren 19an bukatuko da txartelak erosteko epea eta ordurako 100 lagunek ez badituzte erosi bertan behera geratuko da bazkaria; dirua itzuli egingo diete erositakoei.