1983an hasi zen Koldo ipuinak kontatzen han eta hemen. Bere ikuskizunetan beti sorkuntza bereziak agertzen ditu eta Euskal Herriko ipuin eta mitoetan murgiltzen gaitu: Herensuge, Laminak, Basajaunak, eta euskal mendietan dauden beste hainbat pertsonai babesle, zuhur edo maitagarri hurbiltzen dizkigu.