Realaren lagun taldearen aurkezpena

Mirari Altube Arrese 2006ko otsailaren 2a

Bihar, otsailak 3, herrian sortu berri duten Realaren peña edo lagun taldea aurkeztuko dute: Ametzueta taldea. 19:00etan izango da ekitaldia Orly tabernan, eta Realeko zuzendaritza batzordeko hainbat kide eta jokalari batzuk elkartuko dira.

Ametzueta taldea orain hilabete batzuk sortu zuten, baina dagoeneko 140 bazkide inguru ditu. Baten batek interesa baleuka Arlutz tabernatik pasatu besterik ez dauka eta 10 euro ordaindu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak