Loramendiren literatura lehiaketan herriko 212 ikaslek hartu dute parte

A.G. 2006ko urt. 30a, 11:05

Jai giroan banatu zituzten egubakoitzean Aretxabaletako Loramendi euskara elkarteak antolatutako Eskolen Arteko XVIII. Literatura lehiaketako sariak.

Udaletxe zaharrean egin zuten sari ematea eta sail bakoitzeko irabazleek hartu zuten saria.

Partehartze zabala izan du lehiaketak, hain zuzen, herriko ikastetxe guztietako 212 ikaslek hartu dute parte lau mailatan banatuta:

  • Lehen Hezkuntzako 2. zikloa: 101 ikasle
  • Lehen Hezkuntzako 3. zikloa: 59 ikasle
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. zikloa: 38 ikasle
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. zikloa: 14 ikasle

Ipuina, poesia, komikia, grabaketa, amodiozko gutuna eta e-posta bidezko gonbidapenak arloak jorratu dituzte lehiaketan partehartzaileek.

Antolatzaileak pozik erantzunarekin

Loramendi euskara elkarteko kide Leire Lardizabalek esandakoaren arabera, pozik daude lehiaketak izandako erantzunarekin: "Aurreko urteetan antzera neska-mutiko ugarik hartu dute parte lehiaketan eta pozik gaude izandako erantzunarekin". Horrekin batera, lanen maila polita ere azpimarratu dute antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak