Kirol etxea berritzeko ideien lehiaketa

Mirari Altube Arrese 2006ko urt. 26a, 18:28
Herriko kirol etxea txiki geratu da eta gainera, berritu beharrean dago. Horregatik ideien lehiaketa antolatu du Udalak. Hiru hilabete izango dituzte arkitektoek proiektuak aurkezteko, eta ondoren, beste hiru hilabete epaimahaiak gustukoena aukeratzeko.

Udalak gura du kirol etxea dagoen lekuan mantentzea, hau da, Markole auzoan. Baina proiektu egilearen eskuetan utzi du eraikina berritzea edo bota eta guztiz berria egitea. Gainera, aurrean daukan zelaia erabili ahal izango dute kirol etxeko instalazioak handitzeko. Bestalde, Udalak badaki aparkaleku beharra sortuko dela. Horregatik aztertu egin beharko dute automobilak uzteko lekurik egongo den: eraikin berriaren azpiko sotoan, kanpoaldean edo arkitektoak proposa dezakeen edonon.

Ezaugarriak

Hona kirol etxeak izan beharko dituen guneak:

  • Harrera
  • Zona hezea:
  • Igerileku estalia: 25x16 m
  • Igerileku estalia: 16x8 m eguzkia hartzeko zonarekin
  • Gorputz tratamenduko zona:
    • 2 sauna
    • Lurrin bainua
    • Hidromasajea
  • Aldagelak
  • Zona lehorra:
  • Kirolendako pista: 44x24 m
  • Fitness gela: 250 m2
  • Erabilera askotako 2-3 gela
  • Trinketa: 30x9,5 m
  • Boulder rokodromoa
  • Aldagelak
  • Kanpoko guneak:
  • 2 tenis pista: 35x17,5 m
  • 2 padel pista: 20x10 m
  • Futbol 8ko kantxa edo jolas libreko gunea
  • Beste zerbitzu batzuk:
  • Bulegoak:
    • Zuzendaritza
    • Bilera gela
    • Taldeendako bulegoa
  • Masaje eta kirol medikuntza gela
  • Botikina
  • Taberna eta mahaien gunea
  • Mantentze-biltegia:
  • Materialak gordetzeko biltegiak
  • Araztegi, aire girotze… gelak

Hiru hilabete egiteko

Arkitektoak bakarrik aurkeztu ahal izango dira lehiaketara. Oinarrizko proiektua eta exekuzio proiektua idatzi beharko dituzte eta aukeratutakoa lanen zuzendaritzaz arduratuko da. Gainera, proiektua euskaraz zein gazteleraz idaztea eskatuko diote. Urtarrilaren 24ko GAOn azaldu ziren betebeharrak, eta orain hiru hilabete izango dituzte proiektuak udaletxean aurkezteko, hau da, apirileko azken astea bitartean.

Epaimahaiak gero beste hiru hilabete izango ditu proiektuak aztertu eta egokiena aukeratzeko. Epaimahaia ondorengoek osatuko dute: alkateak, kirol zinegotziak, hirigintza teknikariak, kirol teknikariak eta Gobernu Batzordeko kideek. Lehiaketaren irabazleak lanen behin betiko proiektua eta lanen zuzendaritza jasoko ditu saritzat. Bigarrenarendako 3.000 euro izango dira eta hirugarrenarendako 1.800. Dena dela, epaimahaiaren eskuetan egongo da sari guztiak eman edo ez, proiektuen kalitatea aztertu eta gero.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak