Bitarte horretan, ordea, gauza asko egin zituen Kanuto Deunak, haren jarraitzaileek lagunduta.
Askotariko ekitaldiak
Kanuto Deunaren eguna kirola egiten hasi zuten aretxabaletarrek, bolo txapelketa jokatzen, hain justu. Txapela Robertok eroan zuen.
Txikiteoaren ondoren bazkaria egin zuten pilotalekuan eta 115 lagun inguru batu ziren. Sarrerakoak, atuna tomatearekin eta kafea eta postrea jan zituzten, Kanuto Deunaren begiradapean. Bazkaria haren jarraitzaileek prestatu zuten, gainera.
Bazkaldu ondoren, Iñaki gizon-orkestraren emanaldia izan zuten eta baita Makulele eta Capoeira erakustaldiak ere Senzala taldearen eskutik. Gauean, berriz, Gaiteru´s Banden kontzertua eta DJ jaia ere izan zituzten egunari amaiera emateko.