Hasi dira AP-1 autobidearen azkeneko zatiko lanak Aretxabaletan

A.G. 2006ko urt. 16a, 09:10
Eguenean jarri zuten, Arbizelain, Eskoriatzarainoko errepidearen lehenengo harria. Legegintzaldia hasi orduko jarritako helburuak bete dituztela adierazi zuen Glez. de Txabarrik Leintz bailarako alkateen aurrean.

"Egina dago. Legegintzaldi hasieran jarritako helburuak bete ditugu. Orain, lanen ardura, zuena da", esan zien Gipuzkoako diputatu nagusi Joxe Joan Gonzalez de Txabarrik Arbizelaira batutako eraikuntza enpresetako ordezkariei. Hantxe jarri zuten, diputatu nagusiak eta Aretxabaleta eta Arrasateko alkateek, Debagoiena zeharkatzen duen AP-1 autobidearen lanen azkeneko faseko lehenengo harria.

Diskurtso gogorra

Hala ere, ez zen erabateko mezu baikorra izan diputatu nagusiak zabaldu nahi izan zuena. Ez zituen ahaztu autobidearen kontra agertu diren herritarrak eta haiei zuzendu zen esanez, "deigarria da minorista batzuek, Debagoienean eta progresoaren izenean, XIX. mendean Norteko Ferrokarrilaren kontra karlista zaharrek ziotena esatea. Sektore marjinala eta gutxiengoa dira, baina karlista zaharrek erabili zuten diskurtso berarekin dabiltza gaur egun ere". Ondoren, Aretxabaleta eta Arrasateko Udalen laguntza eskertu nahi izan zuen diputatu nagusiak eta azpimarratu zuen "legegintzaldi hau izan da Gipuzkoako Foru Aldundiarendako errepide Km gehien zabaldu dituen legegintzaldia eta autobide km gehien esleitu den legegintzaldia. Gainera, Debagoienean inoiz egin den inbertsiorik handiena egin da, eta ez bakarrik errepideetan, errekaren garbiketan ere sekulakoak eta bi egiten ari gara eta".

Nestor Arana Bidegiko zuzendari nagusiak adierazi zuenez, "AP-1 autobidea ibilbide luzeko zirkulazioaren alternatiba izango da eta zirkulazioaren hainbat arazo konponduko ditu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak