Enplegu zentroa zabalduko dute institutuan otsailean

Mirari Altube Arrese 2006ko urt. 13a, 10:56
Otsailean zabalduko dute Enplegu zentroa Aretxabaletako institutuan. 2003an Enplegurako Orientazio zerbitzua, Lanbide, jarri zuen abian Eusko Jaurlaritzak, eta orain Enplegu zentroak orientazio zabalago eta sakonagoa emango die lan bila dabiltzanei.

Nerea Martinez da Aretxabaletako institutuan dagoen Lanbideko orientatzailea: "Lanbideren bitartez orientazioa ematen diegu lan bila datozenei edo lan hobea topatu gura dutenei. Enplegu zentroarekin orientazio zabalago eta sakonagoa emango diegu". Ordenagailu gela izango du, Interneteko sarbidearekin bulegoak, baita eguneroko prentsa ere. Gainera, lan orientazioan espezializatutako langile baten aholkuak jasoko dituzte hurreratzen diren bezeroek.

"Debagoienean langabezi tasa oso txikia da; horregatik kosta egin zitzaion zerbitzuari martxa hartzea. Orain badaukate institutuko zerbitzuaren berri eta jende asko hurreratzen da", dio Nereak. Hala, hiru urtean 909 lagun pasatu dira Lanbideko bulegotik. Langabezian daudenek bakarrik ez enpresek, eurek ere, jotzen dute Lanbidera langileak behar dituztenean, batez ere lantegi txikiek.

Otsailean jarriko dute abian Enplegu zentroa. Hain zuzen, bertan lan egingo duen orientatzailearen bila dabiltza, hortaz, orientazioan esperientzia daukaten interesatuek bidal dezatela curriculuma Aretxabaletako institutura.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak